Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«¿Censura y autocensura en el arte y la cultura?» (J.J. Iceta, N. Álvarez, S. Martínez)

mayo 28

Asmoz Fundazioa eta Recreakult-ek antolatutako topaketa:

Zentsura eta autozentsura arte eta kulturan?

Artea eta kultura askatasunaren eta gizarte-aldaketaren zutabe funtsezkoak diren testuinguru batean, topaketa honek gogoeta eta analisi gunea proposatzen du zentsurak eta autozentsurak kultur esparruan planteatzen dituzten erronken inguruan.

Eguneroko zentsura eta autozentsuraren inguruko gai nagusiak jorratuko ditugu, horien inplikazioak eta adierazpen askatasunak prozesu artistiko-kulturaletan dituen erronkak aztertuz. Jasotako testigantzak partekatuko ditugu eta gai honen inguruko eztabaidarako espazio bat irekiko dugu.

Sortzaileei ezarritako mugei buruz elkarrekin hausnartzera eta gizarte anitzago eta demokratikoago baten aldeko konpromisoa indartzera gonbidatzen zaitugu.

Partaideak: Juan José Iceta (Asmoz Fundazioa), Nora Álvarez de Eulate (Asmoz Fundazioa), Shandra Martínez (Recreakult).

(Hizkuntza: euskara, gaztelania)

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España