Cargando Eventos

« Todos los Eventos

UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2025: «Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta Euskal Mitologiara III»

septiembre 4 - septiembre 5

Aurrez aurre eta online.

Jose Migel Barandiaranen ekarpena oso garrantzitsua izan da hainbat ikerketa ildotan: Arkeologia, Etnografia, Antropologia Kulturala edo Mitologia. Haren bizitzari buruzko ikuspegi orokorra dugu, baina badira hain ezagunak ez diren gaiak, hala nola bere prestakuntza urteak edota baita Gerra Zibilak eten zuen ikertaldeko kideen (Telesforo Aranzadi, J.M. Barandiaran, Enrique Eguren) arteko giza harremana ere. Aitzindaritzat jo daiteke euren lana, eta Euskal Historiaurreari buruzko ikerketak sendotzea ahalbidetu zuen. Ikerketa horiek euskararen eta, oro har, euskal kulturaren inguruko jardueren loraldia gertatu zen hamarkadetan egin ziren.

Beren landa-lanen emaitza emankorrek, arkeologian zein etnografian, aukera ematen diete hurrengo belaunaldiei eremu horietan bildutako datuetan eta informazioan sakontzeko. Euskal mitoak Europako kontinentean dauden beste antzeko mito batzuen argitan berrinterpretatzen dira. Aztarna arkeologikoak eta antropologikoak aztertzeko metodologian egindako aurrerapenek (genetikoak, datazioak, hizkuntzalaritzakoak, etab.) eta esku-hartze arkeologiko berriek Euskal Herriaren iraganaren ikuspegi sakonagoa eta osoagoa ematen ari dira.

Informazio gehiago

Local

Herri Antzokia (Ataun)
Elbarrena auzoa
Ataun, Gipuzkoa 015 España