Cargando Eventos

« Todos los Eventos

UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2025: «Gabriel Aresti 1975-2025»

junio 19 - junio 20

50 urte pasatu dira Gabriel Aresti hil zenetik; eta mende erdiko tarteak esanahi berezia hartzen duela, UPV/EHUko Gabriel Aresti Katedrak eta Euskaltzaindiak Uda Ikastaro hau antolatu dute, hain zuzen, Gabriel Aresti eta haren lana hizpìde hartuta.

Gabriel Arestik ikuspuntu literariotik bide aberats, original eta emankorrak sortu zituen, eta euskalduntasuna ulertzeko modu berriak ireki. Bide-urratzailea izan zen, eta euskal literatura eta pentsamendu modernoaren oinarri eta erreferente zalantzagabea da. Gainera, gogoratu behar da 1953an Merkataritza Peritu ikasketak amaitu zituela Elkano Merkataritza Eskolan, gaur egun, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko atalean, eta 1957tik aurrera euskaltzain urgazle izan zela.

Ikastaroa antolatzen elkarlanean bildu dira Euskaltzaindia eta UPV/EHUko Gabriel Aresti Katedra, eta laguntzaile izan dira Bizkaiko Foru Aldundia, UPV/EHU eta Gabriel Aresti Kultur Elkartea.

Informazio gehiago

Local

Euskaltzaindiaren Aretoa
Plaza Barria, 15
Bilbao, Bizkaia 020 España