Alfi eta Fideo betiko lagunak dira, izaera zeharo ezberdina badute ere: Alfi aspaldi banandutako publizista bat da, ia inoiz ikusten ez duen seme bat duena eta harreman afektibo orori ihes egiten diona, Alexa bere etxe adimendunarekin duen harremanari salbu… Fideo, aldiz, bere ohitura eta afektuekin izugarri kontserbadorea den psikiatra bat da, 25 urte baino gehiago daramatzana izan zuen lehendabiziko neska-lagunarekin ezkonduta.
Gau batean, banandu eta gutxira, Fideo Alfi ikustera joango da kontsolamendu pixka bat bilatzeko asmoz. Fideori laguntze aldera Alfik Fideori emakumezkoak aurkezteko plan bat prestatzen du, Fideok gogoz kontra onartzen duena. Horiek horrela, benetako lau emakumeren eta emakume birtual baten eskutik, emakumeek euren bizitzetan izandako leku zentrala deskubrituko dute bi lagunek.
Inmaduros gizakiak harremanak izateko dituen modu berri eta askotarikoen inguruko hausnarketa komikoa da.
Fitxa artistikoa: