Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

FotoArte 2025: Lantegia: «Zianotipia»

mayo 31

Cianotipia argazki-teknika oso zaharra da. Anna Atkins (1799-1871) botanika eta argazkilari britainiarra izan zen. Askoren ustez historiako lehen emakume argazkilaria da, teknika hau erabiltzen lehena. Argazki-prozesu horretan, eguzki-argiarekiko sentikorrak diren bi kimiko erabiltzen dira. Xurgatzailea, akuarela-papera, zura, oihala eta abar den edozein materialetan erabil daiteke.

Irudia errebelatzeko, ur hotzean murgiltzen da. Urak garbitu egingo du ikusgai ez dagoen kimikoa, eta irudiaren ingurua zianotipiaren kolore urdin bereizgarrian utziko du.

Tailerraren helburua: Zianotipiaren teknika ikastea, hainbat materialekin esperimentatzea eta prozesu artistiko honen sormena esploratzea.

Tailerraren edukia:

– Zianotipiari eta sormen-aukerei buruzko sarrera teorikoa.

– Beharrezko kimiko eta materialak prestatzea

– Inprimaketa-prozesurako irudiak hautatzea eta prestatzea (kasu honetan, hostoak, loreak… erabiliko ditugu).

– Irudiak eguzkitan edo argi-artifizial ultramoreak erabiliz erakustea.

– Argazki zianotipikoak errebelatzea eta finkatzea.

Yohanna Baena: Musikaren eta zinemaren zale amorratua, 2014an hasi zen argazkigintzan trebatzen, hainbat ikastaro eta tailerren bidez. Ondoren, Arabako Argazkilari Elkarteko kide egin zen, eta Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak. Harrezkero, argazkigintza erabiltzen du bizibide eta adierazpide gisa.

Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du eta azken urteetan stop motioneko hainbat film laburren argazki zuzendaritzarekin lan egin du: Txotxongiloa, Malkoak eta Plazer Bat.

Izena emateko datak
  • Noiztik: 2025/05/17 08:30 Noiz arte: 2025/05/31 10:00
  • Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere man daiteke izena, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: dohainik

Informazio gehiago

Jarduera hau FotoArte argazki lehiaketaren barruan dago

FotoArte 2025: jardueren egitaraua (pdf)

 

Local

Iparralde Gizarte Etxea – (2. eta 6. lantegia)
Zuberoa plaza, 1
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España