Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Vermut Sessions: MOXAL + MIREN NARBAIZA

mayo 31

«Nabar» Moxal-en hirugarren lan luzea da, Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak gidatzen duen proiektuarena. Lan intimo eta korala da, «Zaldikatu» (FC, 2019) diskoaren izaera parte-hartzailea eta «Arrebetxe»ren (FC, 2020) fintasun barnerakoia uztartzen dituena. Lehen abestiak 2019an sortu ziren, baina pandemiaren ondorioz eten egin zen prozesua, eta 2023an amaitu zen behin betiko argitalpena lortu arte.

Zuzenean aurkezteko, hasieran Hannotek bakarka aurkeztu zituen kantak, modu soilenean. Gerora, diskoaren elementu sonoro bereizgarriak modu naturalean gehitzen joan dira. Gaur egun, Miren Narbaizak perkusioa, teklatu eta ahotsarekin laguntzen dio, efektuen inprobisazioari tokia utziz. Honi esker, Moxalen soinu-unibertsoak sakontasuna eta aberastasuna irabazi ditu.

 

Local

Helldorado
Venta de la Estrella, 6 - Pabellón 44
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España