Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Musikherria 2025: egitaraua

mayo 31

Maiatzaren 31n ospatuko da Musikherria, Tolosako kaleko musikaren eguna. Musika herriko gune askotara eraman ohi duen eguna da, baita herriko musika talde gehienak jai-giroan biltzen dituen festa-eguna ere. 11. edizioa izango du aurten, eta beste behin, berrehundik gora musikari batuko ditu, hogei musika-taldetan banatuta.

Goizetik dultzaina, txistu edo txaranga doinuak entzun ahal izango dira, dianak egingo baitituzte Amarotz, Izaskun, San Esteban, Iurramendi, Iurre, Berazubi eta Arramelen. Eguerditik aurrera, erdigunerantz egingo dute. Alde Zaharrean, berriz, Eduardo Mokoroa eta Isidro Larrañaga musika-eskoletako ikasleak, Udaberri Fanfarrea, Konponezinak txaranga, Uztaritzeko Herri Soinua Elkarteko musikariak eta Tolosa Kantari arituko dira.

Beste bi gunetan, geldikako kontzertuak entzuteko aukera izango da 12:00etatik aurrera: Plaza Berrian eta Lopez-Mendizabal pasealekuan. Lehen kokalekuan, abesbatzak, klarinete-taldea eta akordeoi-orkestra; bigarrenean, berriz, estilo ezberdinetako lau musika-talde.

Urtero bezala, parte hartzaile guztien arteko bazkaria egingo da Zerkausian, baina edonork izango du bertaratzeko aukera, txartela erosita. Xirimiri eta Orbela tabernetan jarriko dira salgai larunbatetik aurrera, 15 euroko salneurrian –haurren txartelek 10 euro–. Irabaziak Zutani elkarteari emango zaizkio.

Arratsaldea Jarauta 69 txaranga iruindar ezagunak girotuko du. Eta gauean, berriz, bi kontzertu izango dira, Plaza Berrian. Lehenengo, Demode Quarteta capella abesten duen laukotea arituko da. Ahotsaren bitartez, musika-estilo ugari uztartzen dituzte, umorea ere erabilita. Ondoren, Kilimak taldea igoko da oholtzara; runba musika egiten du, euskaraz.

EGITARAUA:

10:00 | Arramele, Amarotz, Izaskun, San Esteban, Iurramendi, Iurre eta Berazubi.

  • Tolosako Dultzaineroak, Giro Arte dultzainero-taldea eta Incansables txaranga.

11:00 | Alde Zaharra 

  • Eduardo Mokoroa musika-eskolako ikasleak, Udaberri Fanfarrea, Konponezinak txaranga, Isidro Larrañaga musika-eskolako ikasleak, Uztaritzeko Herri Soinua Elkartea, Tolosako Txistulari Taldea.

12:00 | 

  • Alde Zaharra: Tolosa Kantari.

  • Lopez-Mendizabal pasealekua: Garigabeak, The Konbix, Garena, Diversity.

  • Plaza Berria: Hodeiertz abesbatza, Lask abesbatza, Eduardo Mokoroa udal musika-eskolako klarinete-taldea, Isidro Larrañaga akordeoi-orkestra.

14:30 | Zerkausia

  • Bazkaria, Laskorain Ikastolak prestatuta. Irabaziak, Tolosako Zutani elkartera bideratuko dira. Txartelak Xirimiri eta Orbela tabernetan. Prezioak: 15 euro (helduak) eta 10 euro (14 urtez azpikoak). Bazkalostea musika-taldeek girotuko dute.

 

18:00 | Alde Zaharra

  •  Jarauta 69 txaranga

 

22:30 | Plaza Berria

  •  Demode Quartet eta Kilimak

 

Local

Adurtza
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España