Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Antzerki Amateurraren Jaialdia 2025: «La enferma»

junio 6

2025eko Pabellón 6ko Antzerki Amateurraren Jaialdiaren barne.

La enferma Molier-en El enfermo imaginario obraren bertsio askea da. Bertsio honetan, Luciak gaixorik dagoela uste du eta Inmaculada izeneko botikari baten eskuetan jartzen da. Azken honek, Luciak bere aholkuak jarraitzea nahi du nahiz eta hauek aspaldikoak eta kaltegarriak izan. Bere ahizpa, Rita, Luciak Inmaculadaren aginduak alde batera utz ditzan saiatuko da, bere diru-onurako baino ez baitu bilatzen. Horretarako, azpijokoan ibili, laguntza eskatu eta istorioak asmatuko ditu.

Komedia honetan farmazeutiken zein beraien akzioen inguruan hitz egiten da. Farmazeutika handiek nola funtzionatzen duten zalantzan jarriko da. Enpresa hauek pertsona desberdinen kontura onura ekonomikoak lortu nahi dituzte. Atal honetan zehazki, emakumeez baliatzen saiatzen dira, inoiz ez baitituzte kontuan hartu. Emakumeen prozesu hormonalak ez dira inoiz kontuan hartu medikamentuen ikerketa klinikorako. Are gehiago, animaliekin egiten diren ikerketetan, beti animalia arrak dira. Komedia honetan gai nagusia osasuna eta emakumea da. Pertsonaia hauek sistema konplexu honen makineriaren zati bat irudikatzen dute. Lucía gaixoa da, Lucía birjina bezala, eta arrazoiei jaramonik ez die egiten. Inmaculadak, botikarien zaindaria, farmazeutikek burutzen duten jarrera toxikoak irudikatzen ditu. Azkena, Rita, Lucía laguntzen saiatzen dena, ezinezko kasu bat. Bere izena, Santa Rita de Casiari egiten dio erreferentzia; kausa ezinezkoen defendatzailea delako eta farmazeutiken kontra borrakatzea ia ezinezkoa delako.

Fitxa artistikoa:
  • Konpainia: Aztiak
  • Egilea: Javier Liñera
  • Zuzendaria: Álvaro Manríquez
  • Antzezleak: Altami Torres, Begoña Ibáñez, Virtudes Nogales

 

Local

Pabilioi 6
Plaza de Eugenio Olabarrieta (Zorrotzaurre)
Bilbao, Bizkaia 020 España