Urriaren 4an eta 5ean, Sarako Lezeek eta Usopopek MARRUMAKA aurkeztuko dute, atzoko, gaurko eta biharko mitologiak ospatuko dituen ekitaldia.
«2 egunez eta 2 arratsez, antolatzaileek lezeetan iraganen den asteburua besta herrikoi moduan pentsatu dute. Musikak, dantzak, mintzaldiek eta hainbat hitzorduk osatuko dute egitaraua.
Egunean zehar, lezeetako eremu osoan, dantza, tailerrak eta animazioak izango dira.
Arratsean, musika eta besta lezearen arkupean Usopopen eskutik.
Munduak uztartzen diren lekuan, elgarrekin biharko kondairak kanta ditzagun eta Behigorri MARRUMAKA has dadila!«