Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Liburu-aurkezpenak: «Mendiak ogibide» + «Euskal izarra beti pizturik»

junio 2

Mendiak ogibide eta Euskal izarra beti pizturik liburuen aurkezpenak.

Bertan, Bingen Amadoz Ongay (Mendiak ogibide liburuaren egilea) eta Joseba Aurkenerena Barandiaran (Euskal izarra beti pizturik liburuaren egilea) izango dira.

Josu Jimenez Maia aurkezlea izango da.

Mendiak ogibide: 

Herrimina arrastakan daramaten gizon- emakumeak. Gertukoak, etxea, paisaia ezagunera inoiz itzuliko ote den zalantza gorrian bizi. Mundu berri batera egokitu beharra. Aurrean lainoa. Eskuetan eskaxia. Bihotzean kezka. Ongi etorria emanen digute? Estu besarkatu gintuzten agurtzerakoan. Beso zabalik aurkituko dugu norbait? Galderak kolkoan. Erantzunak etorkizunean.

Gure patuak mendietara eraman gintuen. Elurra, hotza, negu luzeak. Hala eta guztiz ere, gure zai, han, jende ona zegoen.

Euskal izarra beti pizturik:

Euskal izar ederra zeruan dantzari, euskal herrietan barna jendeak kantari. Herri honen patua, halabeharra, mendeetan barna, kantatuz, dantzatuz eta lan eginez irautea baita. Horrela egin zuten gure aita-amek eta horrela egiten dugu gaur guk ere, geroan gure seme-alabek eginen duten antzera. Desagertzera kondenaturik gaudela diote, horrela nahi dute, bederen. Gure mintzaira XX. mendera ez zela iritsiko erran zuten eta oraindino hemen gara. Harrizko Herri hau kantatu zuen Gabriel Aristi olerkari bilbotarrak, harrian bilatu zuen eredu eta iraupen Jurgi Oteiza handiak, eta gaur egun, milaka eta milaka gara, Herri honi segida emateko prest gaudenok.

Folklorizaziora, desagerpenera eraman nahi gaituzte batzuek eta besteek. Eta gainera, ez dute inolako disimulurik egiten. Nahi gaituzte urtu, asimilatu, desagerrarazi, arrotz handien meneko bihurtu… eta horretan ari dira aspaldidanik. Anartean, euskaldunok bizirik jarraitzen dugu, euskara dugu ezpainetan, eta Euskal Herria maite dugu, gure ama bakarra baita. Ez dugu inolako amaorderik behar.

Local

Karrikiri – (Ahotsenea Literatura)
Xabier Karrikaren Jaitsiera, 4 behe
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España