Tailer hau Chillidaren Grabitazioetan oinarritutako lan bat egitean datza, artearen beste ikuspegi bat ezagutzeko tailer bat baida. Material sinpleak eta forma oinarrizkoak erabiliz, betetasunarekin, hutsunearekin eta mugimenduarekin jolasten duten konposizioak sortzen ditugu. Helburua da ulertzea Chillidak espazioa nola ikusten zuen, ikusteko zerbait bezala ez ezik, sentitzeko zerbait bezala ere bai. Gainera, artistaren bitxikeria eta mania dibertigarri batzuk ezagutuko ditugu, haren lan egiteko modua hobeto ulertzeko.