Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Immaterial 2025: egitaraua (Tabakalera)

junio 5 - junio 7

Kolapso baterako paradigmak

Errealitate zientifikoa eta soziala eraikitzen ditugun modua behatzearen ekintzan eta mundua interpretatzeko hartzen ditugun paradigmetan oinarritzen da neurri handi batean. Paradigma bat komunitate jakin batek onartutako eredu edo patroi bat da. Thomas Kuhn fisikari, historialari eta filosofoaren arabera, paradigma horiek —sinesmen, balio eta uste partekatuen multzoak— ebidentzia hautemateko eta ulertzeko moduak zehazten dituzte. Alde horretatik, sinesten duguna ikusten dugu eta, ikusten duguna aldatzeko, zenbaitetan beharrezkoa da uste duguna aldatzea adierazpenak agerian uzten du gure usteek nola moldatzen duten guk bizi dugun errealitatea.

Fisika kuantikoan, behatzearen ekintzak aktiboki eragiten du sistema baten portaeran, eta horrekin erakusten da errealitateak ezin duela zerbait finkoa izan, gure elkarrekintzek eta pertzepzioek moldatzen dutelako. Ildo horretan, gure paradigmak arlo zientifiko eta sozialean hobetzea eta eraldatzea aldez aurreko erabateko baldintza izango litzateke munduaren ulermena zabaltzeko eta horretan sakontzeko, baita etorkizuneko ikuspegi berriak sortzeko ere. Hala ere, eraldaketa hori ez da lan erraza; ahalegin kontziente eta kolektiboa eskatzen du gure sinesmen eta aurreiritziak zalantzan jartzeko, ikuspegi berrietara zabaltzeko, eta konplexutasuna eta ziurgabetasuna besarkatzeko. Gai al gara paradigma berri horiek imajinatzeko? Balizko kolapso batean (mendebaldekoan, moralean, ingurumenekoan…) lagungarri izango zaizkigunak eta horrek esan nahi duena birdefinitu edo erlatibizatuko dutenak?

Autore batzuek analogiak finkatu dituzte kolapso kuantikoaren eta kolapso sozialen artean, non sistema konplexuak, esaterako gizarteak edo ekonomiak, igaro ahal diren aniztasunaren eta potentzialaren egoera batetik krisiaren edo disoluzioaren egoera batera. Une historiko honetan, non kolapsoaren auzia imajinario kolektiboan maila desberdinetan ari den azaleratzen, artearen eta pentsamendu kritikoaren lengoaietatik ideiak eta alternatibak esploratzeko espazioa bilakatzen da Immaterial jaialdia.

Parte-hartzaileak: Alai, Claudix Vanesix, Concha G. de la Fuente, Coolkid 2000, Diana Millán, Diego Morera, Diego V Navarro, Diego Paonessa, Edy Fung, Ekin Torner, Faizal Mostrixx, Funda Zeynep Ayguler, Géraldine Honauer, Gvridi, Iglooghost, Ifeoluwa Osunkoya, Imanol Salaberria, ines, Joaquina Salgado, Juan Ferrer, Junior Healy, Karlos G. Liberal, Ke Lepo, Libby Heaney, Natalia Cabrera, Paula Jiménez Jiménez, Rocío Grau, Sebastián Lambert, Soy una pringada, Vanessa Lorenzo Toquero aka Hybridoa, Zutzut.

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España