Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Leioako Jaiak 2025: Zea Mays + Janus Lester

junio 20

Leioako 2025eko San Juan jaien barruan.

Zea Mays

1997an Bilbon sortua euskal musika eszenako talde esanguratsuenetako da Zea Mays. Aiora Renteriaren ahots indartsuak, Pitiren gitarra-lerroek, Rubenen baxu sendotuak eta Asierren erritmo eraginkorrek taldearen nortasun berezia definitzen dute.

2025ean, taldeak Elektrizitatea bere disko ikonikoa berrargitaratu du, etasingle mitikoa ere moldatu dute euskal eszenako 30 emakumeren parte-hartzearekin. Musikaren industrian ibilbide sendo batekin eta hamar disko argitaratuta, Zea Maysek argi utzi du modak eta mugak gaindituz, euren musika eragina izaten jarraitzen duela.

Janus Lester

Janus Lester-ek “Lore” izeneko bigarren diskoa aurkeztuko du. Musikari berak adierazi duenez, “diskoa loratze baten metafora da: batzuetan ez dakigu landare batek zergatik ez duen loratzen, ura edo argia behar ote duen, baina faktore gehiago egon daitezke tartean. Hori bera gertatzen da sormen prozesuarekin ere”.

Diskoak hainbat kolaborazio berezi ditu. Izaro abeslaria “Nola hartu arnasa” kantuan aritu da, eta Neomak taldeak “Etxean” abestian parte hartu du. Musika aldetik, aberastasun handiko diskoa da, eta Mumford & Sons edo Stromae bezalako erreferente anglosaxoien eragina sumatzen zaio, berezko nortasuna galdu gabe.

Janus Lester eta bere taldeak (Garazi Esnaola, Mañan Arbelaitz, Julen Suárez, Andoni Arriola, Julen Barandiaran eta Javier Echarri) aurkezpen birarekin musikazaleak liluratzeko prest daude. “Lore” diskoak emozioen sakontasuna eta doinu aberatsak uztartzen ditu, eta zuzeneko emanaldietan guztia emateko prest daude.

Local

Agirre Lehendakariaren plaza
Leioa, Bizkaia 054 España