Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«El despertar de la primavera» (Estreinaldia)

marzo 11, 2026

Despertar de Primaveraren bertsio honetan, Frank Wedekinden testua etorkizun hurbilera lekualdatzen da, eta etorkizun horretan boterean finkatzea lortu dute Europan eta Estatu Batuetan berpiztu diren eskuin muturreko korronteek. Ekintza gauzatzen den gizarte teknologikoa gero eta errepresio moral, sozial eta sexual handiagoarekin bizi da. XX. mendearen aurrerapena eragin zuten eskubideek —adierazpen-askatasuna, feminismoa, sexu-hezkuntza, aniztasuna, gizabanakoaren autonomia— gainbehera egin dute pixkanaka, ordenaren, tradizioaren eta segurtasunaren izenean. Testuinguru distopiko horretan, obrak gaurkotasun kezkagarri batez erakusten ditu pentsamendu askea zentsuratzearen, nerabezaroa isilaraztearen eta desira kriminalizatzearen ondorio suntsitzaileak.

Idatzi zuenetik mende bat baino gehiago igaro ondoren, Despertar de Primaverak interpelatu egiten duen indarrez jarraitzen du. Hura antzeztea ez da egokia bakarrik, beharrezkoa ere bada. Izan ere, geure buruari nola esnatu galdetzen jarraitzen dugu, inguruan dugun guztiak berriro lo koldarrera bultzatzen baikaitu.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Frank Wedekind
  • Bertsioa eta zuzendaritza: Adriana Laespada
  • Antzezleak: Gazte Konpainia/Compañía Joven de Pabellón 6
  • Jantziak: Betitxe Saitua
  • Espazio eszenikoa: Adriana Laespada, Betitxe Saitua
  • Produkzioa: GK y P6

ESTREINALDIA Arriaga Antzokian

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España