Bi pailazo zahar, batere graziarik ez dutenak. Beren baitan, artearen transgresioan eta arrakastan, galdutako bi seme-alaba. Maskarak jantzita elkarri begietara begira baino hobeto ulertzen duten juglareen familia bat. Ikuskizun bat sortzen buru-belarri murgilduta. Azken ikuskizuna ote?
Pla-Solina familiari egindako omenaldia da Travy —«Travy Familia» baitute izen artistikoa—, eta bi antzerki-korronteren arteko (ez) topaketa bat: alde batetik, clowna, antzerki folkloriko eta herrikoia; bestetik, forma post-dramatiko eta meta-antzerkikoak. Bi belaunaldi eta bi bizi-une jartzen ditu agerian: bidearen amaiera beldurrik gabe ikusten dutenenak eta bidearen hasiera ikaraz ikusten dutenenak.
Konpainiako beteranoek ez dute ikuskizunak egiteko ideia berririk; alabak aurka egiten die aurreko forma artistiko guztiei, eta seme txikia etxera itzultzen da, jatorrira itzulita bere diskurtso artistikoa eta bere burua aurkitzeko.
Fitxa artistikoa: