Istorioa 70. hamarkadaren amaieran girotzen da Bilbon. Rosaren (Karmele Larrinaga) bizitza (emakume modernoa, azkarra eta independentea, zuzendaritzako idazkari bezala lan egiten duena eta hiriko erdigunean eroso bizi dena) goitik behera aldatuko da Fortunataren (Gemma Martínez) agerpenarekin. Azken hau Torralbilla herritik iritsi berria da eta hasieran bere nagusi eta, gero, bere lagunik onena izango den Rosarekin kontraste nabarmena sortuko dute euren ohitura eta bizimodu desberdinek.
Rosari Fortunataren herriko ohitura atzerakoi eta aurreiritzidunak nekagarriak iruditzen zaizkio, eta Fortunatak, aldiz, ez ditu ulertzen bere andreak dituen itxurakeri eta bitxikeriak. Desberdintasun horiek nahasmen eta egoera barregarri amaigabeak eragingo dituzte bikote berezi horren eguneroko bizimoduan.
Elkarrekin bizikidetza ikasiko dute, egoera dibertigarri eta zentzugabe ugarirekin, konplizitatez eta emozioz beteta, maitasun ezkor baten mamua tarteko. Horrek Rosa-ren jokaera zoroa eta Fortunataren ahalduntzea eragingo ditu, azken honek bere lagunaren patuaren gidaritza hartu beharko duelarik.
Cid Fca Produkzioak eta Aitato Produkzioak-en ekoizpena! Gurutze Beitiak zuzendua, testua Txemi Parrarena eta jatorrizko ideia Jon Marínena.