Ezagutu Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen erakusketa, Esther Musgoren (Esther Moñivas Mayor) eskutik; Arte Garaikidearen Historian doktorea da, bitarteko esperimentaletan espezializatua.
Bisita honetan, urak arte garaikidean duen egitekoa aztertuko dugu, bai tresna gisa, bai paisaiarekin lotutako inspirazio-iturri gisa. Esther Musgorekin (Esther Moñivas Mayor) batera eta haren begirada adituaren laguntzarekin, Frankenthalerren kolore-orban jariakorrak behatzeko modu berriak landuko ditugu, urak oihalean duen presentzia zuzena aztertuko dugu eta oinarrizko indar gisa duen eragina baloratuko dugu. Proposamen honetan, urak Museoaren inguruan duen garrantziaz ere hausnartuko du Musgok.
Iraupena, gutxi gorabehera: 55 min
Plaza-kopurua mugatua da