Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

PDF 2025 – Pasaiako Dantza Festibala: «IOCARI» + «Un sólo día» + «Otempodiz»

junio 5

Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren edizioaren barruan.

IOCARI

iocari-n jokalari bakoitzak arriskuak onartzen ditu eta abenturak bizi. Iocari-k eguneroko bizitzaren tarte bat suposatzen du.

iocari-k alaitasunarekin zerbait egitea esan nahi du. iocari-k jolastea esan nahi du. Beraz, jolas gaitezen. Jolas gaitez irabaztea edo galtzea axola barik. Jolas gaitez, toka lekigukeena ikusteko baino ez bada ere.

  • Sortzaileak eta dantzariak: Ada Continente, Saray Garzia eta Nadia Yagoubi
  • Musika: Jorge Bergua eta Íñigo Muñoz
  • Atrezzoaren diseinua: Lara Tudó eta Compañia X
  • Atrezzoa: Miguel Ángel Infante López eta Jesús Sesma 
  • Jantzigintza: Davicarome
  • Argazkiak: Ananda Berasarte y Jorge Ferrando 
  • Bideoa: Ananda Berasarte

UN SOLO DÍA

Un solo día 15 minutuko kalerako bakarkako lana da. Francesca Woodman argazkilari estatubatuarrak agerian utzitako kontzeptu batzuk jorratzen ditu, hala nola heriotza, feminismoa, denbora, surrealismoa.

Helburua da 22 urterekin bere buruaz beste egin zuen Francesca Woodman gorpuztea, galdu duena bizi ahal izan dezan, hari etengabeko eraldaketa biziaraztea, denboraren etengabeko igarotzea, bere bizitza etenaldian sartzea.

Eguneroko errealitatetik ihes egiten duen identitate bat sortzen doa, ezarritako denboran eta espazioan jada existitzen diren ibilbideak agerian utziz. Gorputzaren bitartez, jada existitzen dena azpimarratzen da.

  • Sorkuntza eta interpretazioa · Creación e interpretación: Clarissa Costagliola
  • Musika · Música: Clarissa Costagliola (Ritmo mecánico, eco textual) eta Bendik Giske (Adjust)

OTEMPODIZ

Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea.

Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.

  • Berezko ideia, zuzendaritza eta koreografiaAsier Zabaleta
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava
  • EkoizpenaErtza Sorkuntza Artistikoa S.L.
  • Laguntza: AECID, Sortutakoak (Gipuzkoako Dantzagunea), Atlantikaldia

Local

Zumardiaundia
Tolosa, Gipuzkoa 071 España