Hitzaldi-zikloa: Iberdrola-Museoa Programa
Kontserbazio eta zaharberritze tratamenduak
Iberdrolak, Arte Ederren Bilboko Museoaren Fundazioaren patroiak, Museoaren Kontserbazio eta Zaharberritze programa babesten du bere fundazioaren bidez. Urtero, garai eta teknika artistiko desberdineko obra multzo bat aukeratzen du, bilduma modu integralean zaintzeko. Zaharberritze lan-taldearen hitzaldi ziklo honek lan grafikoaren, pinturaren, eskulturaren eta Agustín Ibarrolaren Mural artikulatua lanaren inguruan helburu horietarako berriki egindako lana berrikusten du.
Ekainaren 10ean, Pintura eta eskultura kontserbazio eta zaharberritze tratamenduak hitzaldia izango da Ainhoa Otaño Ugarteren eskutik, Kontserbazio eta Zaharberritze Sailako teknikaria.