Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren edizioaren barruan.
Skate Parkean, 60 minutu
Freestyle txapelketak inprobisazioan oinarritutako txapelketak dira, horrela dantzariek euren identitatea era askean eta artistikoan adierazteko aukera paregabean bilakatuz
Besteak beste popping, breaking, voguing, hip-hop edo house estiloetan adituak diren dantzariak ezagutzeko aukera izango da. Txapelketa honetan 8 dantzari gonbidatu izango ditugu, 1vs1 Allstyle Battle Exhibition modalitatean leihatuko direnak, musika genero ezberdinen (Funk, Electro-Funk, Hip Hop, House…) laguntzaz.
Dantza urbanoak ezagutu eta gozatzeko aukera paregabe baten aurrean gaude. Animatu zaitez gurekin ondo pasatzera!
Ibaiondo, 40 minutu
Dantza garaikidea eta zintzilikatutako dantza uztartzen dituen proposamen eszenikoa da Desªnuda. Korapiloari buruzko gogoeta poetiko honek, hutsaren aurrean biluzteko gonbidapena dakar.
Airean dagoen egituran eta bertatik zintzilikatutako elementuak manipulatuz, grabitatea desafiatzen duten gorputzak ikertzen ditu lan honek. Penduluaren joan etorria, pisuaren zama, korapiloaren estutasuna eta honek sortzen duen ezegonkortasunekin topatuz Desªnudan, soka mutur askearen bila dagoen gorputz korapilatu batekin topatuko gara.
Luzuriaga Parkea, 17 minutu
Lo que pasa mientras erortzeari buruzko ikerketa bat da, eta erortzean gertatzen den guztiari buruzkoa.
Zure gorputzean desegiten naiz, eta nire gorputza zurearen luzapena bihurtzen da.
Bat gara orain.
Ukimena nire azalean gurea den zerbait da.
Zuri esker, nire gorputzak erortzeko tokia aurkitu du. Erortzen ari naiz, eta espazioan sentitzen naiz.
Erortzeaz gozatzeko sostengua eman didazu.
Erortzearen bertigoa sentitzeko espazioa eman didazu.
Gutako baten oinak gu bion sustraia dira.
Besarkatzeko mila modu bilatzen dituzte gure gorputzek.
Luzuriaga Parkea, 24 minutu
Eta zu eta biok, hain urrutitik etorri garenok, kosmosa zeharkatu eta justu hemen amaitu dugunok, apurka-apurka desegingo gara, dagoeneko parte garen betikotasunean.
Todo este ruido obrak hainbat iturri ditu: zientzia fikzioaren iruditeria, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko ahaltsuak, konputagailuz sortutako irudiak, efektu bereziak. Baina beste gai batzuk ere lantzen dira: munduaren sorrerari buruzko mitoak, genesiari buruzkoak, intuizio filosofiko zaharrenak.