Uda Ikastaro honek gazteek informazioarekiko duten ikuspegia sakonki ulertzeko helburua dauka. Horretarako, 2024-2025 ikasturtean, 11 eta 23 urte bitarteko Euskal Herriko gazteen informazio kontsumoen gainean, Ikusiker Behategiak egindako ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboaren emaitzen gaineko hausnarketa egingo da. Era berean, zerbitzu publikoaren markoan mugitzen diren zenbait telebista katetako albistegi arduradunen eta editoreen ikuspuntua ezagutuko da, baita komunikazio eta prentsa arloko profesionalena ere.
Gazteen kontsumo portaeretan sare sozialek duten pisua aintzat hartuta, informazioaren esparruan jasotzen duten edukien kalitateari eta egiazkotasunari buruzko hausnarketa proposatuko da, sare sozialek eta plataforma ezberdinek euren iritziak eraikitzeko duten eraginari erreparatuz. Uda Ikastaro honek gazteen ekosistema digitalean informazioak betetzen duen lekua zein eta nolako den aztertuko du.
Helburuak
Gazteen informazio kontsumo ohiturei buruzko ulermena zabaltzea: gazteek informazioa nola kontsumitzen duten, non eta zein kanaletan eskuratzen duten, eta horren inguruko ohitura eta joerak ezagutzea.
Digitalizazioaren eragina gazteen ikuspegi eta jarreretan aztertzea: informazioaren ulermenean eta euren munduarekiko ikuspegian, teknologiak eta sare sozialek gazteengan duten eragina ikertzea.
Gazteen informazio kontsumoaren etorkizunari buruzko hausnarketa sustatzea: informazioarekiko gazteek duten ikuspegiaren bilakaera aztertzea, eta horrek gizartean eta komunikazioaren etorkizunean izan dezakeen eragina.
Digitalizazioan hazitako eta hezitako gazteen behar informatiboak asetzeko, telebista kanalek plazaratzen duten eskaintzaren azterketa egitea.
Jarduera nori zuzenduta