Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

PDF 2025 – Pasaiako Dantza Festibala: Eskolen Erakustaldia + Lindy Hop Donostia + «Sin Fichero Adjunto» + «Sangre y klorofila» + «El bolero» + «Maxkaroa»

junio 7

Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren edizioaren barruan.

ESKOLEN ERAKUSTALDIA

Luzuriaga Parkea, 90 minutu

Aurten, Alkartxiki eta Iker Murillo Studio 24-ko ikasleei Herri Arte Eskolako klake dantzako ikasleak batuko zaizkie, ikasturtean zehar garatutako lana aurkezteko.

LINDY HOP DONOSTIA

Zumardia, 60 minutu

Donosti Lindy Hop Swing dantzarientzako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Lindy Hop eta Swing dantzekin lotutako jarduerak bultzatu eta sustatzeko helburua duena.

Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartea 2015ean sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Swing-eko dantzariek eta dantzarientzat sortua. Gure helburua da Lindy Hop eta Swing dantzekin (Charleston, Authentic Jazz, Balboa, Blues…) lotutako jarduerak bultzatzea eta sustatzea, baita jazz klasikoari eta antzeko beste estilo batzuei lotutako musika eta dantza zabaltzea ere.

Helburu horrekin, aldian-aldian hainbat jarduera antolatzen ditugu: publikoari irekiak, klandestinoak, jaiak, tailerrak edo Donosti Belle Swing jaialdia.

  • Antolatzaileak eta dantzariakDonostia Lindy hop
  • Musika: Nina Simone, Louis Amstromg, Arehta Franclin, Ella Fitzgerald, Billie Holiday,  Benny Goodman, Duke Ellington o Count Basie etab.

SIN FICHERO ADJUNTO

Skate Park, 20 minutu

Sin Fichero Adjunto lanak zalantzan jartzen du ezarritako bidea. Nola hazi ikasitako moldetik kanpo? Urratsez urrats, eraikuntza berri bat.

Sin Fichero Adjunto lanak hainbat gai planteatzen ditu: arauaren ideia, ezarritako bidea eta zuzena denaren itxaropena. Urratsez urrats, hainbeste zalantzaren artean, irizpideak ezabatzen ditugu, norabideak aldatzen ditugu eta etengabe eraikitzen ari den fitxategi bat sortzen jarraitzen dugu.

Proiektu honen helburua da publikoarekin kezka horiek partekatzeasorkuntzaren bidez eszenatokira hurbiltzea, eta elkarri laguntzea gure egunerokotasunean etengabe erabakiak hartzeko bizitzaren dantza honetan.

  • Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioaJulia Razquin eta Ioar Labat
  • Argiztapen diseinua eta musika konposizioa: Mauricio Pérez
  • Jantzitegiaren diseinuaMarina Almagro
  • EszenografiaIoar Labat eta Josu Berrio

SANGRE Y KLOROFILA

Skate Park, 15 minutu

Ederra, birjina, bikaina, sakratua… Horrela definitzen dugu paisaia, gure irudira moldatuz eta bere esentziaz jabetuz. Sinbolo bihurtzen dugu, gure borroka eta nahien bandera.

Sangre y Klorofila Vicente Ameztoyren lanean oinarritzen da, paisaia amaitzen den eta gure ideiak hasten diren muga horretan bizitzeko. Ameztoyk zioen bezala, “sakonki errotutako identitatea eta horren ardura hartzeko zailtasuna”. Pieza honek tentsio hori esploratzen du, naturaren eta gure giza proiekzioen arteko etengabeko elkarrizketa azaleratuz.

  • Zuzendaritza eszenikoaJordi Vilaseca
  • Dantzaria: Aritz López
  • KoreografiaJordi Vilaseca eta Aritz Lópe

EL BOLERO

Skate Gradak, 15 minutu

El Bolero Zuriñe Benaventeren dantza solo bat da, Maurice Ravelen pieza sinfoniko ikonikoak lagunduta.

Benetako sinpletasunaren oasi gisa aurkezten da. Musika hipnotiko eta errepikakorreko hamabost minutu, ikuslea harrapatzen duen dantza batekin fusionatzen direnak. Ikuslea etengabe interpelatzen da, eta esperientzia artistikoaren subjektu aktibo eta protagonista bihurtzen da.

  • Zuzendaritza: Zuriñe Benavente
  • Dantzaria: Zuriñe Benavente
  • Eszenografia: Kike Blanco
  • Argazkiak eta bideoaJesús Robisco
  • Diseinu grafikoaDiego Areso
  • Ekoizpena eta banaketaAltraste danza

MAXKAROA

Luzuriaga Parkea, 60 minutu

Dikotomizatutako mundu batean dikotomizatutako erritual batek biziraun du. Egungo gizartearekin inolako antzik ez du, baina aldi berean, egungo gizartearen zuzeneko isla da MaskaradaZibilizazioa eta basakeria aurrez aurre jartzea ez da kontu berria. Bi mundu, bi unibertso: garbia ala zikina, bertakoa ala kanpotarra, ordena ala anabasa, gorriak ala beltzak, ongia eta gaizkia, hegoa eta iparra, heriotza eta bizitza.

Maskaradak planteatzen duen mundu zibilizatua eta basatia izango da ikuskizunaren abiapuntua baina bertako pertsonaiak, unibertsoak eta giroak zehaztugabetzeko ariketa batean, ongia eta gaizkiaren tartea lanbrotzeko.

Lurralde ezezagun baten ezagutzan

Aztoratzen gaituena baretzeko asmoz

Iragana iraganean gera dadin

Lurra ez dadin hil

Airea mugi dadin

Alagera, libertatia, edertasuna.

  • Ideia eta ekoizpenaBerritza alkartea
  • Koreografia: Eneko Gil
  • DantzariakTxingili’k
  • JantzitegiaOwantshoozie
  • Musika zuzeneanJeremie Garat eta Oihan Oliarj-Ines
  • Argi teknikariaIeltxu Ostolaza