Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

PDF 2025 – Pasaiako Dantza Festibala: Barra klasikoa + Anakrusa «Kalma»

junio 8

Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren edizioaren barruan.

BARRA KLASIKOA 

Ibaiondo, 30 minutu

Iker Murillo eta Vitali Safronkinek gidatutako dantza eskolako ikasleek barra klasikoko erakustaldi berezia eskainiko dute. Bertan adin ezberdinetako ikasleek parte hartuko dute.

Bizilagun guztien gozamenerako jarduera izango da.

ANAKRUSA «KALMA»

Zumardia, 60 minutu

Herriko jendearekin osatutako ospakizun eszenikoa. Haur, gazte eta helduen arteko elkarlana. Sinerjiak sortzen dituena eta inklusiboa. Herriko aniztasuna isladatzen duena.

 Dantza eta ospakizunaren bitartez jende artean sortzen diren harreman ederrak goraipatzen dituena.

Zer izango gara?
nondik gatozen ez al dugu gogoratu behar? Memoria,
gure oroitzapenengatik gara,
Nondik, non, nora
atzoaren hauspoak biharkatuko gaitu,

Amona! nola egiten zenuten zuek?

KALMA….

  • Egilea edo sortzailea: Anakrusa
  • Zuzendaritza: Noemí Viana 
  • Antzezleak 9 eta 60 urte bitarteko Antxoko 25 dantzari
  • Iraupena: +-50 min
  • Generoa: Dantza garaikidea, antzerkia
  • Ekoizpena: Anakrusa
  • Herrialdea eta sorrera/estreinaldia: Antxo 2025
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania
  • Gomendatutako publikoa: familiarra

Local

Zumardiaundia
Tolosa, Gipuzkoa 071 España