Cargando Eventos

« Todos los Eventos

KLUBAK: KMK Liburutegiko irakurketa kluba: «Berbelitzen hiztegia»

julio 16

Uztailean eta abuztuan KMK Liburutegiak antolatutako KLUBAK programaren bigarren zikloaz gozatu ahal izango dugu. Oraingo honetan, Uxue Alberdiren laguntza izango dugu, irakurketa klubaren saioak eta amaierako solasaldia dinamizatuko baititu. Bigarren ziklo hau euskaraz egingo da.

Alberdik hitzaren gaia jorratzen duten bi lanen inguruko irakurleen arteko elkarrizketa gidatuko du. Hitz idatzia, hitz kantatua, hitz irakurria, hitz keinuduna… Perpausak osatzen dituzten hitzak, paragrafoak osatzen dituztenak, liburuetan jasotako istorioak kontatzen dizkigutenak. Eta liburu horiek dira gero irakurri, partekatu eta komentatzen ditugunak.

Horixe da Uxue Alberdirekin batera egingo duguna, Errege Katolikoen kaleko lokalean izango diren irakurketa klubeko bi saioetan (aurretiko izen-ematea beharko dutena). Uztailaren 16an Anjel Lertxundiren Berbelitzen hiztegia obrara hurbilduko gara. Bertan idazleak itzultzailearen eguneroko bizitza kontatzen digu, bere miseria eta jenialtasun guztiekin. Bigarren topaketa abuztuaren 13an izango da eta, bertan, Harkaitz Canoren Ulu egiteko bolondres bila poemarioaz hitz egingo dugu.

Hemen duzue bigarren ziklo honen egutegia. 

2. Zikloa. HITZA (euskaraz)

Gidaria: Uxue Alberdi

Gogoratu datorren uztailaren 25ean KLUBAKeko lehen zikloari amaiera emango dion Vidas atravesadas por la frontera solasaldira joan ahal zaretela. Santa Teresa Komentuan egingo da eta bertan, Edurne Portela eta Ignacio Mendiolaren arteko elkarrizketaz (gazteleraz) gozatu ahal izango dugu, Ander Izagirre idazleak gidatuta. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

KMK Liburutegitik KLUBAK ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta, bereziki, irakurketa berriez gozatzera. 
 

Local

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España