Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Araba Euskaraz 2025: egitaraua

junio 15

Datorren igandean, ekainak 15, Araba Euskaraz 2025 ospatuko da; alegia, lurraldeko ikastola pribatu kontzertatuen festa handia, Arabako Ikastolen Elkarteak antolatuta.

Etengabe lelopean, euskararekiko konpromiso etengabea ospatuko da Olarizuko Zelaietan, bildutako dirua Arabako Errioxako Bastida ikastolara bideratuko da.

1981az geroztik, hitzordu esanguratsua da Araba Euskaraz. Izan ere, lehenengo edizio hura ia 40 urteko diktadura frankistaren ondoren ospatu zen, eta orduan abiatu eta sendotu baitziren lehenengo ikastolak eta euskarazko eskolak, konpromiso handiz lan egin zuten pertsona eta familia ugariri esker.

Egitaraua

Lautada gunea

  • 11:00Bertxilikarekin bertsotan! (Bertxilika Bertso Eskola).
  • 12:00 – Herri kirolak Vital Fundazioa.
  • 12:30 – Etengabe Txoua! (Arabako ikastoletako ikasleak).
  • 14:00 – Gora Musika!
  • 15:30 – Dantza Plaza.
  • 17:00 – Go!azen Karaokea.
  • Eroskiren elikadura tailerra, Makusi Gunea eta Ihobe Klima Azoka.

Mendia gunea

  • 11:00 – Euskal dantzen topaketa: Dantza Etengabe!
  • 12:30 – PLUK kontzertua.
  • 14:00 – Zilibito Records kontzertua.
  • 15:30 – Izaki Gardenak kontzertua.
  • 17:00 – Akerbeltz kontzertua.
  • Jolasak eta tailerrak.

Erreka gunea

  • 12:00 – Trikoma.
  • 13:30 – Marte Lasarte.
  • 15:00 – Modus Operandi.
  • 16:30 – Rosamari DJ.
  • 18:00 – Monkey Tximino, Wantxin Matxine.
  • Puzgarriak eta jolasak.

Egun osoan, trikitilariak, erraldoiak eta fanfarreak.

 

Local

Olarizuko zelaiak
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España