Urtero bezala, Naubis liburudendan literatur akelarreak antolatzen ditugu: aire zabalean irakurtzeko, liburuei buruz hitz egiteko eta Bilbon beste irakurle batzuk ezagutzeko.
Topaketa irekiak dira, tartetxo bat deskonektatzeko eta mesanotxean zain denbora gehiegi daraman liburu horrekin aurrera egiteko pentsatuak.
Bakarrik irakurketa bat ekarri behar duzu, zerbait erosoa belarretan esertzeko eta arratsalde lasai bat pasatzeko gogoa. Saioan zehar etenaldi batzuk egiten ditugu irakurtzen ari garenari buruz hitz egiteko, gomendioak partekatzeko edo, besterik gabe, nahi duzunarekin hitz egiteko. Zergatik ez zatoz zure lagunekin?
2023an hasi ginen akelarreak ospatzen, eguraldi ona lagun dugula. Larunbat arratsaldeetan izan ohi dira, finde bat bai eta beste bat ez, eta txandaka elkartzen gara Etxebarria parkean eta Europa parkean, baina taldeak proposatzen dituen leku berrietara ere irekita gaude.
Informazioa eta erreserbak:
Idatz iezaguzu info@naubis.com helbidera edo WhatsApp bidez 613076532 zenbakira.»