Gasteizek ‘Graffesta’ jaialdia ospatuko du ekainaren 28an, larunbata. Ekitaldia Pilar auzoko Pio Baroja zentroan izango da (Hizkuntza Eskola Ofizialean), eta, bertan, graffitiak zuzenean margotzen ikusi ahalko ditugu hamar artista. Horrez gain, herritar guztientzako jarduerak izango dira bertan egun osoan.
Egitaraua
- 9:00 Irekiera eta graffiti lehiaketaren hasiera. Hamar artistek graffitiak margotuko dituzte egun osoan zehar. Jardunaldiaren amaieran, hiri-artean adituak diren pertsonek osatutako epaimahai batek hiru obra irabazle aukeratuko ditu. Ezagutu artistak.
- 11:00-14:30 / 16:30-20:00 Elkarlanean egindako horma-irudia, Angela Lozanorekin. Elkarrizketa kolektibora irekitako horma-irudia,, non marra bakoitzak obra komun bat batzen duen. Parte hartzea librea eta irekia da batu nahi duenarentzat. Parte hartzea librea eta irekia da batu nahi duenarentzat.
- 11:00-14:30 / 16:30-20:00 Graffiti librea. Panelen gaineko adierazpen espazio librea, espraia, kolorea eta ideiak askatu nahi dituenarentzat. Ez da izenik eman behar: etorri eta margotu.
- 12:30-14:00 Lettering lantegia by Martin. Tailer honetan lettering-aren oinarriak ikasiko dituzu modu praktiko eta sortzailean, letrak estilo propioarekin nola marraztu aztertuz. Parte hartzea librea eta irekia da batu nahi duenarentzat.
- 13:00-14:00 Dj Santa Klaux.
- 16:30-18:30 Graffiti lantegia horman, La Omegak gidatutako tailer bat, eskua askatzeko eta horman espraiarekin esperimentatzeko. Gerturatzen den edonork parte har dezake libreki.
Graffiti Lehiaketa «Vitoria-Gasteiz Hobetuz» parte-hartze programaren bidez egindako proposamena da.