Itsaso Garzonek (Errenteria, 1983) idatzitako «Argi izpien aukerak» liburuaren inguruko solasaldia egingo dugu. Liburuan zehar gai filosofiko ugari azaltzen dira, oinarri gisa Errenterian bertan kokatzen den idazlearen eta bere irakaslearen istorio erreala hartuz. Beraien arteko erlazio berezi hori kontatuko digu eta liburuan maitasunaz, hezkuntzaz edota beldurrez hitz egiten den arren, bereziki heriotzaz arituko gara, gai hori izan baita, hain zuzen ere, argi izpien aukeren erdigune.
Helduentzako ekitaldi bat, euskaraz.
IZEN EMATEA EGIN BEHARKO DA LEKUONA FABRIKAN EDO ZUZENEAN HEMEN :
https://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak/argi-azpien-aurkerak
Gutxienezko izen ematea lortzen ez baldin bada, bertan behera geldituko da solasaldia.
Itsaso Garzon eta Liburutegiaren eskutik.