2025eko Arabako Plazetan zirkuituaren barruan.
Deabru Beltzak konpainiak Su danborrak lana aurkeztuko du Bastidan.
Aker akelarreko deabrua kalez kale dabil. Bera eta perkusionisten segizioa herri eta hirietan zehar ibiltzen dira. Zuzeneko musika ikuskizuna, piroteknia eta efektu berezi handiak. Esku bat danbor batean eta bestea probokazioan, Deabru Beltzak taldearen proposamen berria sortzen da. Danborrak dardarka, kaleak argitzen. Presta zaitezte…