Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Amorebieta-Etxanoko Jaiak 2025: egitaraua (Karmenak eta Santanatxu)

julio 15 - julio 27

Ohiko moduan, Karmengo jaiek ere hasiera berezia izango dute, aurten, SDA eta Karmelitak Amorebieta-Etxanok partekatutako pregoiarekin. Izan ere, SDAk bere lehen mendeurrena ospatzen du aurten eta Karmelitak Amorebieta-Etxanok, aldiz, 75 urte betetzen ditu, horrenbestez, urteurren horiek aintzat hartuta, kirol klubak eta ikastetxeak Amorebieta-Etxanori kirol zein hezkuntza arloan egindako ekarpena balioan jarri eta aitortzeko erabaki du Jai Batzordeak aurtengo pregoia jaurtitzeko aukera biei eskaintzea.  

Hala, pregoiak hasiera ofiziala emango die uztailaren 15etik 27ra ospatuko diren jaiei, eta Amorebieta-Etxanoko kirolaren eta hezkuntzaren garapenean hainbat hamarkadatan parte hartu duten bi protagonista horien historia, konpromisoa eta dedikazioa omenduko ditu.

Adin guztietarako musika programazio zabala jaietan

Aurten, gainera, jaiek musika-programazio zabala izango dute, kalitate handiko talde eta artistak bilduko dituzten 15 kontzerturekin. Zornotzako herritarren ideiak eta proposamenak kontuan hartuta antolatu dira kontzertu horiek, eta,  kultura-eskaintza hurbila eta askotarikoa bermatuz.

Hona hemen kontzertuen egutegia:

  • Uztailak 15: Puro Relajo | Merina Gris | Tatta & Denso
  • Uztailak 16: Errobi
  • Uztailak 17: Heitxi
  • Uztailak 18: La Otra Oreja
  • Uztailak 19: En Esenzia, Gozategi + Zirkinik Bez
  • Uztailak 24: Hola Rafaella | Bulego
  • Uztailak 25: Mocedades | Zea Mays + DJ Vithy
  • Uztailak 26: Isabel Aaiún | Rulo y la Contrabanda
  • Uztailak 27: Very Txarrak + Akerbeltz

Local

Udaleko Batzar Aretoa
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España