Laborategia
1966ko irailaren 10ean Trinitate plazak jazzari zabaldu zizkion ateak, eta ikusle askoren jakin-min sanoak eta ausardia kulturalak diziplina hori finkatzea eta transzendentziaz hornitzea lortu zuen. Horri esker, Donostiak kultur monumentu bat du gaur egun, gure hiriaren ondare ukaezina.
Jazzaldiaren handitasuna, hein handi batean, lehen edizioei aitortu behar zaie. 60 jaialdi geroago, erakusketa honek edizio horiek guztiek utzi dizkiguten irudiak eta haiekin lotzen diren sentsazio biziak errepasatzen ditu.
Erakusketa hau soinu ondarea da, partitura, argi, nota, instrumentu, mikrofono, inprobisazio eta txaloen arteko bidaia bisual eta emozionala.
Komisarioa: Lolo Vasco