Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Mundua sortzeko praktikak» tailerra, Adur Ballarinekin

julio 2 - julio 4

Adur Ballarin egonaldi artistikoan egon zen Baratzan. Ondoren, erakustaldi bat izan zen prozesua ezagutzeko eta publikoaren eta artistaren arteko hizketaldia ere egon zen. Oraingoan tailer honekin dator, elebiduna izango dena (euskara-gaztelania).

«Mundua sortzeko praktika asko daude. Euskal mitologian murgilduz, gure mundua zalantzan jarri ez ezik, dantza eta literatura uztartu ere egingo ditugu; egin, pentsatu eta imajina daitekeenaren eremua eratzeko. Mugimenduzko eta alfabetatze-praktikak erabiliz, ikuspuntu kritikoago batetik idazten eta ikertzen ikasiko dugu elkarrekin, perspektiba kuir batetik. Testutik mugimendurako bidea erraztu eta praktikatuko dugu, ideiatik komposiziora eramaten gaituen tresnak zehaztu ahal izateko, eta alderantziz.

Zer mundu sortu nahi duzu? Nork edo zerk sortzen du gure mundua? Nola ulertu dezakegu euskal mitologia etorkizuneko hondakin bezala, gure gorputzetara bueltatzeko eta euskal kultura kritikoki ulertu dezagun? Zein gorputzen istoriak kontatzen ditu euskal mitologiak?

Hemendik gonbidatzen ditut artistak eta ez artistak, gazteak edota adinekoak, euskal mitologia gustuko duten pertsonak eta aktibistak, beraien aktibismoetan dantza, mugimendu edota praktika artistikoak sartu nahi dituztenak. Baita animaliak, landareak eta haurrak ere. Istorioak kontatzea gustuko baduzu eta zure artea edota zure gorputza mundu iraultzailea eraikitzeko erabili nahi badituzu, hau da zure lantegia».

«Folklorea ez da faxistena, berez, bere izaera propioagatik, folklorea kolektiboa da» – Crowhag

«Leku seguruagoa bihurtzea ezinbestekoa da niretzako. Gogoratu, pertsona guztiak daude gonbidatuta, baina ez jarrera guztiak».

Adur Ballarin

Diru ekarpena: 45 euro / 17 euro egun soltea.
Izena emateko: salabaratza@gmail.com.
*Ezin badiozu aurre egin, ez geratu bertaratu gabe. Idatzi salabaratza@gmail.com helbidera.

Local

Baratza Aretoa – (Casino)
Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España