«Poema fisikoa» poesia sorkuntza eta esperimentazio laborategi bat da, testuen lanketan eta garapenean oinarritua, zein bere eszenaratzean ahotsa, gorputza eta presentzia eszenikoaren bidez. Elkarrizketarako eta lanerako espazio bat, indibiduala zein kolektiboa, non parte-hartzaile bakoitzak bere ideiei, gogoetei eta emozioei forma, edukia eta ahotsa ematen dien.
Hitzaren eta gorputzaren aktibazioen bidez, poesiaren kontzeptua gainditzeko saiakera egingo da, ahozko hitzaren diziplinak eskaintzen dituen baliabideekin esperimentatuz eta olerkiaren adierazpen-aukerak paperetik haratago zabalduz.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea.
Ekarpen ekonomikoa 75 euro. Izena emateko: salabaratza@gmail.com.
*Ezin badiozu aurre egin, ez geratu bertaratu gabe. Idatzi salabaratza@gmail.com helbidera.