Familientzako tailerra Maider Aldasoro eta Ane Rodriguez Zaitegiren eskutik, Joan Fontcuberta. Monstrorum historia erakusketaren esparruan.
Tailer hau Beleari so programaren baitan garatzen da: sesio ezberdinetan, ikusizko kontakizun hegemonikoen inguruan elkarrizketa eta begirada kritikoa aktibatzea eta irudiaren performatibitatetik abiatuta aukera berriak aztertzea bilatzen duen bitartekaritzako proposamen bat da.
Oraingo honetan beste gorputz batzuk sortuko ditugu gure gorputzekin, bitxikeriatik abiatuta irudimena eta fantasia eragingo dituzten gorputzak. Ezinezkoa posible izan dadin saiatuko gara.