Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Uda Giro 2025: «Aiurri»

junio 22

Uda Giro 2025 – Udako Kultur Egitaraua Durangon programaren barne.

Dantza mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari
irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Laida Egaña, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano

 

Local

Otamotzena parkea (euria egiten badu? Kurutziaga ikastolan)
Durango, Bizkaia 027 España