Behin salatzen dituztela, emakume asko beren komunitateetatik kanporatzen dituzte, eta Kpatinga, Gnani, Gambaga eta Kukuo izeneko kanpamentuetako batean bilatu behar izaten dute babesa. Leku horietan, emakumeak baldintza oso eskasetan bizi dira; senideengandik bereizitia daude, eta ez dituzte behar bezain eskura ez elikagaiak, ez edateko ura, ez etxebizitza, ezta osasun-arreta ere.
Gaur egun, ehunka emakume beren komunitateetatik urrun bizi dira, akusazio faltsuen ondorioz betiko seinalatuta. Beldurrak, estigmak eta traba kulturalek justizia aldarrikatzea eragozten diete.
Erakusketa ibiltari honek haien aurpegiak eta historiak biltzen ditu:
Antolatzailea: Amnistia Internacional