Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Ateak Zabalik jardunaldiak 2025 Bilbao Arten

junio 25 - junio 27

2025eko ekainaren 25, 26 eta 27an, BilbaoArte Fundazioak Ate Irekien urteko jardunaldia egingo du, azken urtean zentroan lan egin duten artisten lanekin. Egun horietan, Urazurrutia kalean dagoen zentroko estudioak ireki egingo dira, bertan egoiliar izan diren artisten 14 proposamenak ezagutzera emateko, 2024/25 Beka programari esker.

Artista hauen lanak ikusi ahal izango dira: M. Benito Píriz, Almudena Crespo, Joey Ordoñez, Marta Lorenzana Gamez, Gabriele Muguruza, Yon Matauko, Marc Vives Muñoz, Judith Voet, Leo Burge, Javier R. Perez-Curiel, Ana Busto Barrenetxea, Hodei Herreros Rodriguez, Miren Doiz Larraz eta Pablo Marte.

INAUGURAZIOA

Irekiera festa ekainaren 25ean, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan ospatuko da eta sarrera doan izango da. Ekitaldian urteko memoria oparituko da bertan egoiliar izan diren artistekin eta egindako jarduerekin. Estudioak 20:30ak arte bisitatu ahal izango dira, Paula Guerrero DJak musikarekin alaituko du visita.

Ekainaren 26an, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, estudioak zabalik egongo dira. 19:00etan Marc Vivesek SSSS (2025) performancea aurkeztuko du Bilbao Arteko patioan (30 minutuko iraupena).

Ekainaren 27an, ostirala, estudioak zabalik egongo dira, 11:00etatik 14:00etara.

Ate Irekien jardunaldietan artistak izango ditugu, bisitariek planteatzen dituzten galderei erantzuteko.

Local

«URIBITARTE40» erakusketa aretoa (BilbaoArte)
Uribitarte, 40
Bilbao, Bizkaia 020 España