2025eko Bilboko Kalealdiaren barne.
Imajinatu leku bat non zainketak ez diren aukera bat, sendatzeko modu bakarra baizik. Leku hori existitzen da; Desiderata deitzen da: ospitale bat da, eta, bertan, liburuak dira pazienteak, eta sendabidea, ikaskuntza.
Desiderata instalazio bat da, zaintzak duen garrantziaz gogoeta eginarazten diguna irakurri eta idazteko espazio eta objektuak maitatzearen esperientziaren bitartez. Desideratan, paziente-liburuak ahalik eta arreta eta errespetu handienarekin tratatzen dituzte, bakoitzak bere istorioa eta ikasbidea baitu partekatzeko. Ospitale honetan, sendatzeko, sendagaien eta kirurgien ordez, irakurketa eta hausnarketa erabiltzen dituzte.
Fitxa artistikoa: