Santa Maria Katedralaren 25. urteurreneko egitarauaren barne.
Aurten, «Kontzertuan eta irekita» zikloa Katedralaren Elizpetik aterako da, Santa Maria plazan herritar guztiei eskaintzeko. Hiru kontzertu izango dira uztailean (25ean eta 26an) eta abuztuan (2an), 19:30ean hasita.
Zikloa abuztuaren 2an, larunbata, itxiko da, Sole Gimenezen kontzertuarekin. Artistak “¡Celebración!” izeneko lan diskografiko berria aurkeztuko du zuzenean, sentsibilitate, dotorezia eta benetakotasunarekin eraikitako berrogei urteko ibilbidea ospatzeko. Proiektua CD bikoitz batean gauzatu da, eta errepertorioko funtsezko 20 abesti biltzen ditu, zortzi musikarik osatutako banda batekin batera zuzenean interpretatuta.
Kontzertuan karreraren une handiak jasotzen dituen ibilbidea eskainiko da: Presuntos Implicadoseko abeslari gisa hasi zenetik (Espainiako musika herrikoiaren bilakaera ulertzeko funtsezko taldea), bakarlari izan arte, estilo propioa, sofistikatua eta hurbila landuz. “Mil mariposas”, “Ramito de violetas”, “Alma de blues”, “Mi pequeño tesoro” edo “Cómo hemos cambiado” bezalako abestiak ñabardura berriekin interpretatuko dira, eta herritarrek aukera izango dute haiekin beste argi batetik, argi helduago, lasaiago eta biziago batetik topo egiteko.