Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegiak zerbitzuaren ohiko eskaintza irakurketaren eta udako aisialdiaren gozamenarekin uztartzeko asmoz abiatu zuen Fresk-Uda ekimena 2022an. Eta aurten Tomasene eta Loiola kultur etxeak batuko zaizkio.
Jarduerak Mestiza elkartearen eskutik eskainiko dira, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egingo dira. Literaturaren eta sormenaren bidez, haurrek liburuen, abestien, eskulanen, musikaren, antzerkiaren eta jokoen bidez irakurketaren plazera bizitzeko aukera izango dute.
Eguraldiak laguntzen badu, kanpoaldean egiten dira jarduera guztiak. Eguraldiak ez badu laguntzen, barruko guneetan egiten dira.
Tomasene Kultur Etxeko liburutegia:
Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia:
Loiola Kultur Etxeko liburutegia: