Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.
Asturiasko Marlon taldea Espainiako pop musikaren erreferenteetako bat izan da azken urteotan. Bere abestien arrakasta ez da kontzertuetan bakarrik ikusten; azken urteetan jasotako sariekin ere ikusten da: Odeon saria rock errebelazio artista (2020) eta rock abesti onena (2021), zuzeneko talde onenaren Los 40 music Awards sarietarako izendapenak (2021) eta artista onena 40tik 1era (2022). 2024an lehen Los40 Music Award saria jaso zuten “Olvidé Olvidarte” abestiarekin kolaborazio onenari.
2023an “Que se caiga el cielo” disko berriaren aurkezpenarekin amaitu zuten bira eta 2024a urte bizia izan zen 50 kontzertu baino gehiagorekin herrialdeko jaialdi nagusiak zeharkatuz.