Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ez naiz sorgina»

julio 12 - julio 27

Ghanako iparraldean eta ipar-ekialdean, sorgintzaren gaineko sinesmenek oso errotuta jarraitzen dute, eta, sarri, uste horiek ondorio tragikoko salaketak eragiten dituzte. Hori gertatzeko arrisku handiena emakumeek dute, bereziki adinduek, seme heldurik ez duten alargunek, emakume ezkongaiek, pobrezia-egoeran daudenek edo desgaitasunen bat dutenek.

Behin salatzen dituztela, emakume asko beren komunitateetatik kanporatzen dituzte, eta Kpatinga, Gnani, Gambaga eta Kukuo izeneko kanpamentuetako batean bilatu behar izaten dute babesa. Leku horietan, emakumeak baldintza oso eskasetan bizi dira; senideengandik bereizitia daude, eta ez dituzte behar bezain eskura ez elikagaiak, ez edateko ura, ez etxebizitza, ezta osasun-arreta ere.

Gaur egun, ehunka emakume beren komunitateetatik urrun bizi dira, akusazio faltsuen ondorioz betiko seinalatuta. Beldurrak, estigmak eta traba kulturalek justizia aldarrikatzea eragozten diete.

Erakusketa ibiltari honek haien aurpegiak eta historiak biltzen ditu:

  • El Pilar G.E (Kafetegia-galeria): Ekainaren 16tik 30ra
  • Zabalgana G.E: Ekainaren 30etik uztailaren 12ra
  • Iparralde G.E: Uztailaren 12tik 27ra.

Antolatzailea: Amnistia Internacional

 

Detalles

Comienza:
julio 12
Finaliza:
julio 27
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/07/12/ez-naiz-sorgina-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Iparralde Gizarte Etxea – (2. eta 6. lantegia)
Zuberoa plaza, 1
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España