Maestro Espada Murtzian jaiotako bi anaia dira. Bat Bartzelonara eta bestea Madrilera joan eta haien bideak bereizi ondoren, azken urteetako proiekturik interesgarrienetako bat sortu dute Murtziako baratze-folklorearekiko sentitzen duten lilura aitzakia hartuta. Proiektu honen abiapuntuak askotarikoak dira: kriskitinak eta distortsioa, lauteak eta sintetizadoreak, hauskortasuna eta basakeria, intentsitatea eta hedonismoa, tradizioa eta abangoardia, herri-musika eta esperimentazioa, jolasa eta errespetua, ortodoxia eta fantasia, hitz egiteko eta, zergatik ez, abesteko modu bat.
Murtziaz ezin harroago dauden bi ahotsek Espainiako folklore ahaztuenetako bat berriz ekarri nahi izan digute. Tradizioa errespetatu dute, baina haien influentziak eta interesak ahaztu gabe. Gainera, haien oroitzapenetatik nahiz Murtziako musikaren benetako zaindari diren kuadrillen laguntzarekin dakarkiguten musika-historia elektronikaz jantzi dute.
Horrez gain, Maestro Espada haien lehen albumaren izenburua ere bada. Hamabi abestik osatzen dute albuma eta, haien bitartez, haien erroetara eramango gaituzte, iraganaren eta etorkizunaren, intimitatearen eta noise musikaren arteko bidaia batean. Debut-disko hori collage zirraragarria da, egikera elektroniko eder eta pop-zentzu bikainekoa. Hiru urtez egon dira diskoa lantzen.