Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

XENDRA

junio 26

Xendra taldea Uharten sortutako egitasmoa da: egunerokotasunean musika konposatu eta elkarrekin jotzea gustuko duten sei gaztek osatutako sorkuntza proiektua.

Bakoitzaren bizipenen ikuspuntutik abiatuta, ahal den heinean, gai unibertsalei helduko dien musika dute helburu euskal hitzez osatutako kantak proposatzen dituen talde honek. Leire Diges Izco (ahotsa eta gitarra), Iratxo Gorostiza Etxeberria (gitarra eta ahotsa), Leire Gorostiza Etxeberria (biolina), Iker Andueza Gil (baxua), Laida Beltzunegi Landa (teklatua) eta Ion Galbete Labiano (bateria eta koroak) dira taldekideak. Urtebete inguru kantuak prestatzen aritu ondoren, 2024ko uztailean grabatu zuten lehen diskoa, Bihia, SIMA estudioan Ibai Osinagak lagunduta.

 

Local

Antixena Gaztetxea – (Gaztetxea)
Oñati, Gipuzkoa 059 España