Azaroaren 28an izango da Ei! Bilbao-ren edizio berria, Fair Saturday mugimenduaren ekitaldi guztien hasiera-ekitaldia. 2017an Bilbon sortu zenetik, ekitaldi hau kontzertu partehartzaile eta gizarte-eragin handieneko ekitaldietako bat bihurtu da, 2.500 lagun inguruko parte-hartzearekin. Ei! Bilbao proiektua Fair Saturday fundazioak eta BBK banku fundazioak sustatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Arania Taldearen babesarekin.
Ei! Bilbao-k kulturaren eta gizarte-empatiaren garrantzia aldarrikatuko du, Bilbao Arena Miribillan egingo den kontzertu zirraragarri baten bidez. Ekitaldi honek Black Friday kontsumista-ren aurrean kontrapuntua jarriko du eta biharamunean izango diren Fair Saturday-ko ekitaldi guztiei hasiera emango die.
Bizkaiko parte-hartze sozial eta kulturala. Bizkaiko kultura- eta hezkuntza-erakundeen parte-hartzea Ei! Bilbao-ren nortasunikur nagusietako bat da. Urtero, Bilbo eta Bizkaia osoko erakunde askok parte hartzen dute. Zehazki, 2025ean:
EI! BILBAO 2025EKO PLANTEAMENDU ARTISTIKOA
Aurtengo edizioak bi ordu inguruko ikuskizun bat ekarriko du, estilo eta belaunaldi ezberdinetako abesti ezagunen interpretazioarekin. Bizkaiko 2.500 ahots Aitor Antruejo buru duen pop-rock talde batekin ariko dira.
Eszenatokian, hainbat artista eta talde gonbidatu izango dira: Celtas Cortos, Doctor Deseo, Sorotan Bele, Janus Lester, Josune Arakistain, Huntza eta Süne taldeetako Uxue Amonarriz. Gainera, Bilbotxeros talde bilbotarrak kontzertuaren aurretik ikuskizun bat eskainiko du.
Ohi bezala, eszenaren, argien eta argazkigintzaren zuzendaritza Iñaki Irastorzak egingo du. Irastorza argiztapen eta eszena munduko figura berritzaileenetako bat da, Benidorm Fest, Platino Sarietako, La Voz edo Got Talent bezalako proiektuen arduraduna, besteak beste.
KULTURA-ERAGINA
Ei! Bilbao-ren helburu nagusietako bat da tokiko kultura-ekosisteman eragin positiboa izatea, bereziki amateur eta abesbatza-munduan. Horretarako, honako jarduera hauek burutzen dira:
GIZARTE-ERAGINA
Ei! Bilbao gizarte-bokazio argia duen ekitaldia da, herritar guztiek, parte-hartzaile zein ikusleek, partekatutako eta positiboa den gau berezi bat bizitzeko aukera emanez.
Horrez gain:
ERAGIN EKONOMIKOA
Halaber, Ei! Bilbao-k eragin ekonomiko nabarmena du musika-ekosisteman, urteko 500.000€ inguruko ekoizpenarekin.
Ei! Bilbao-k hurrengo hilabeteetan oihartzun sozial eta digital handia izango du, 2024ko 30 milioi inpakturen ingurura hurbilduz. Gainera, Ei! Bilbao-k Bizkaiatik haratago ere oihartzuna izaten ari da, hainbat komunikabideetan agertuz eta nazioarteko kongresuetan kasu arrakastatsu gisa aurkeztuz (adibidez: ISPA, New York-en edo Fitur, Madrilen).
DATU PRAKTIKOAK
Ei! Bilbao azaroaren azken ostiralean izango da –azaroaren 28an– Bilbao Arena Miribillan, 19:30ean.
Sarrerak ekainaren 17tik aurrera egongo dira eskuragarri www.eibilbao.org webgunean. Prezioak herrikoiak izango dira:
20 eta 65 euro artean. Lehen aldiz, 12 urtetik beherakoek % 20ko deskontua izango dute. Aurreko edizioetan bezala, sarrerak agortzea eta 6.500 pertsonako publikoa lortzea espero da.