Arabako Foru Aldundiak «Uda Museoetan» programaren edizio berri bat jarri du abian. Kultura eta hezkuntza arloko proposamen bat da, jende orori zuzendua. Aurten haurrentzako doako tailerrak ere egingo dira uztailean, eta doako bisita gidatuen eskaintzari eutsiko zaio abuztuan bost foru museoetan.
Iazko udan eskaini ez ziren haurrentzako tailerrek beren lekua berreskuratu dute aurten udako programazioan, museo bakoitzaren gaira egokitutako jarduera ludikoekin. 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat dira, eta 11:00etatik 13:00etara egingo dira, aldez aurretik izena emanda. Proposamen bakoitza txikiek jolastuz ikasi ahal izateko pentsatuta dago:
Herritar guztientzako bisita gidatuak abuztuan egiten dira batez ere, eta bost foru museoak aste berean bisitatzeko aukera ematen du, asteartetik larunbatera. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, eta 12:00etan egingo dira, edukiera osatu arte.
Ekimen honen bidez, Kultura eta Kirol Sailak berretsi egiten du ondarea zabaltzeko eta kulturara iristeko konpromisoa, batez ere udan. Programazio osoa museo bakoitzaren webgunean ikus daiteke.