Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jazzaldia 2025: DJ Sessions 2

julio 24

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

Hiru sesio egongo dira:

  • 18:00 – Rosco
  • 19:30 – Ope Loeb
  • 22:00 – Sr. Lobezno

Rosco

Donostiar diseinatzaile grafiko hau arkatzen eta diskoen artean bizi da… Musika irenslea txikitatik, harrapatzen nuen guztia entzuten nuen, eta azkenean Jazz, Soul, Funk eta Disco musikaren sareetan erori nintzen, konturatu gabe maitemintzen dena bezalaxe. Han nengoen ni, adurra dariola Reid Miles, Harold Feinstein eta John Hermandadesen Blue Note zigiluko portadei begira. Gero, Acy Leman eta Stanislaw Zagorsky iritsi ziren, haien diseinuak Soul diskoetarako. Oraindik ezin esan musikak diseinura eraman ninduen ala diseinuak musikara.

Ope Loeb

Donostian bizi den dj eta argazkilaria, mugarik ez duen hautatzailea, bere eraginak housetik broken beatera doaz, jazz, dub, caribbean disco, space funk eta rare groove tartean direla.
Erritmo bero eta inguratzaileen bilaketak markatutako sentsibilitatearekin, bere saioei energia kutsakorra darie, sentitzeko eta dantzatzeko tarte emozional baten bila beti.

Sr. Lobezno

Funtsezko izenetako bat da Espainiako kluben eszenan. Musika beltzean aditua, duela bi hamarkadaz geroztik joan da sendotzen bere ibilbidea. Izan ere, erreferentziazko figura bihurtu da, ez bakarrik DJ gisa, baita sustatzaile, klub zuzendari, programatzaile eta biniloen bildumagile handi gisa ere. Granadako Afrodisia Club-en sortzailea da, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egina duena, eta nazioartean erreferentziazko aretoa soinu beltzetan. Hainbat jaialditan aritua da: IMAGINA FUNK, ETNOSUR, ROTOTOM, ARIANO FOLK FESTIVAL (ITALIA), ENCLAVE DE AGUA, SAY IT LOUD, «JAZZALDIA»… Bere saioak, beti biniloan, erritmoaren, kalitatearen eta berrikuntzaren uztartze perfektua dira, iraganeko erreferentziak ahaztu gabe.

 

Local

Nauticool
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España