Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jazzaldia 2025: Itziar Yagüe & Paul San Martín

julio 27

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

  • Itziar Yagüe (ahotsa)
  • Paul San Martín (pianoa)

Itziar Yagüe abeslariak eta Paul San Martín pianistak indarrak batu dituzte Bessie Smith bluesaren mito handia omentzeko, 20. hamarkadako ikuskizunen eta grabazio originalen espiritua birsortzen duen formatu intimo batean. Zuzenean grabatu eta biniloan editatutako Sugar in my bowl – A tribute to Bessie Smith (2025) diskoak jaso dituen kritika bikainek bermatuta, bi artistek historiako blueswoman handienaren errepertorioaren ezinbesteko bitxiak aurkeztuko dituzte Jazzaldian.

Paul San Martín eta Itziar Yagüe 2021ean hasi ziren elkarrekin. Bessieren miresle biak, ia berehala sortu zen piano eta ahots bikote bat sortzeko ideia blueswoman honen figura ezagutzera emateko. Proiektua 2022ko udan estreinatu zuten, eta kontzertu eta jaialdi ugaritan garatu eta aberastu ondoren, 60 Jazzaldian aurkeztuko duten diskoa grabatzea erabaki dute.

Yagüe eta San Martínen hitzetan, “Bessie Smith bluesaren pertsonifikazioa zen, bere esentzia. XX. mendeko musika herrikoi amerikar guztia genero horrekin zorretan dagoen bezalaxe, bluesak ere asko zor dio Bessieri”.

 

Local

Frigo gunea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España