Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.
Xabier Garmendia aka XGFarru donostiarra Liverpoolen bizi zela hasi zen diskoen bilduman, Melodic Distraction irrati lokaleko kolaboratzaile zela, eta han findu zuen bere zaletasuna afrikar soinuetan eta Jazzean. Orain zabaldu egin du errepertorioa Soul, Latin eta Flamenko generoak sartuta. Hona hemen bere erreferente musikalen adibide batzuk: Chick Corea, De La Soul, Mulatu Astatke eta Ray Barretto.
Lidia G. Rojo, Lidiuska izenez ere ezaguna eta Bartzelonan ezarria, biniloen bildumagile eta dja da. Curtis Audiophile Cafe espazioko kidea da; arte-zuzendaria da bertan, baita ohiko DJa ere. Gainera, hainbat proiektu eta ekitaldi antolatu ditu, tartean JDilla tribute BCN, The Welcome Sessions, Edersound, eta aurreneko Block Party, Poble Noun. Bere eragin eta erreferentzia musikalak Soul, Funk, Jazz, Hip Hop, Reggae eta Discoa dira, eta bere maletek barruan dituzten diskoen artean aurki daitezke Donald Byrd, John Holt, Betty Wright, Tim Maia, Madlib, Leroy Hudson, ATCQ eta Larry Levan artistenak.
Sergio Vélez eboluzionatzen joan da 20 urteetan plateren atzean. Dj gisa etengabe dabil aldaketa bila estiloetan, eta horrek eragin du musikarako eta aukera berriak aurkitzeko bere grina bizi horrek mugarik ez izatea: Soul, Funk, Disco, Bossa Nova, Samba, House organikoa edo Broken Beat, betiere Jazz musikaren prismatik. Madrilen bizi den aragoiar honen adimena ez baita inoiz geldirik egoten. Urte hauetan guztietan, penintsula osoa zeharkatu du, eta Alemanian, Erresuma Batuan, Frantzian eta Txileko Patagonian ere izan da. Gaur egun, disko berri baten ekoizpenean murgilduta dabil, eta datozen egunetan kaleratuko du, Stunt Keaton goitizenarekin.