Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Jazzaldia 2025: Patax

julio 27

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

  • Jorge Pérez (zuzendaritza artistikoa, konposizioa, perkusioa)
  • Aurora García (ahotsa)
  • Sara Sánchez (dantza)
  • Daniel Morales (bateria)
  • Santiago Greco (baxua)
  • Raúl Venegas (gitarra elektrikoa)
  • Roberto Pacheco (tronboia)
  • Jorge Vera (teklatuak)

Flamenkoa, saltsa, folklore afrokubatarra, funka, Jazza, soula eta hiphopa nahastuta, erabateko zuzenekoak eskaintzen ditu Pataxek.

Talde honek gehienbat fusioaren maisu —bakoitza bere estiloan— izandako artista eta talde handiengandik jasotzen ditu eraginak: Weather Report, Chick Corea Elektric Band, Frank Zappa, Herbie Hancock, Irakere, Wayne Shorter, Miles Davis, Paco de Lucía… Horri guztiari errezeta magiko honen funtsezko osagaia gehitzen zaio: flamenkoaren eta floklore afrokubatarraren arteko uztartzea.

Bere azken lana, Us (2023), publikoarekin zuzen-zuzenekoan grabatutako pieza originalen bilduma harrigarria, erakusgarri bikaina da agertokietan talde madrildar honi darion energiaz, kalitateaz eta birtuosismoaz jabetzeko. Izan ere, bere indar agortezinarekin, jazz-fusio-afrokubatar-flamenko-funk kontzeptuaren aitzindaritzan jarraitzen du Pataxek. Gozatu festaz!!!

Local

Frigo gunea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España